Naizen Hitzaldia

Hitzaldi hau Naizen elkarteko guraso batekin hasi zen. Bere alabaren istorioa kontatu zuen eta bera eta bere emaztearen bizipenak kontatu zituen. Baita bere iritzi pertsonala eman zuen transexualitatearen inguruan. 
Resultado de imagen de naizen
Bere bizipenak eta egoeraren eboluzioa kontatu zigunean, oso modu naturalean egin zuela iruditzen zaigu, asko gustatu eta eskertu genuen. Hala ere, esandako eta azaldutako ideia batzuekin ez ginan ados aurkitu. Alde batetik, queer mugimenduari buruz emandako iritzia desegokia iruditu zitzaigun. Bere esanetan soilik emakumea edo gizona izan zaitezke, beste edozein izate alde batera utziz. Bestalde, rol binarioak oso markatuta zituela iruditu zitzaigun, adibidez, mozorroen aukeraketaren inguruan hitz egiterakoan, emakumearen rola printsezarekin eta mutilaren rola superheroiekin lotu zituen. 

naiHitzaldiarekin jarraitzeko, Luar etorri zen, gure unibertsitateko ikasle bat. Luar bere istorioa kontatu zigun, bere prozesua, momentu kritikoak eta bizipen ezberdinak kontatuz. Asko unkitu gintuen egoera horrek, batez ere guregana hurbiltzeko eta bere istorioa gure eskuetan uzteko moduagatik. Lotsi, beldurrik eta erreparorik gabe kontatu zuen bere bizipena, momentu txarrak eta onak aipatuz. Asko emozionatu eta pentsarazi zigun guzti horrek. Esker hitzak besterik ez ditugu Luarrentzako, saio bakar batean hainbeste emateagatik, transmititzeagatik eta sentiarazteagatik, bera bezalako pertsonek mugitzen dute mundua.

Comentarios

Entradas populares