Tabakalera Tailerra

Aniztasuna ulertzeko eta interpretatzeko modu asko daude eta denak dira errespetagarriak. Tailer honekin konturatu ginen artean aniztasuna ikusi daitekela, adibidez. Aniztasunaren kontzeptua bere baitan ez dugu aldatu, baina bai gizartean isladatzeko modua, esate baterako, zeintzuk konsideratzen ditugun inmigrante eta zeintzuk ez, jatorri bera izanik (maila ekonomikoaren araberako bereizketa).

Dudarik gabe L’ Intruseko bi artelanek eragin digute gehien. Lehenengo hormigoizko edo harrizko eskulturak. Hasieran ikusi genuenean ez genion garrantzi handirik eman, ez genuen ulertzen benetan zein zen bere esanahia edo honen helburua. Hausnartzeko denbora eman zigutenean, orduan konturatu ginen zein zen eskultura honek zuen esanahia: berdin dute gure arteko ezberdintasunak denok garelako pertsonak.

Bigarrena aldiz, 6 argazkien segida izan zen. Hor ikusi ahal izan genuen emakumeok jasaten dugun egoera. Egunero munduko edozein tokitan ematen diren emakumeenganako indarkeriak, hain zuzen ere. Asko inpaktatu gintuen hain argazki beltzak izatea, hoietan emakume hilak egotea eta hauek erdi biluzik eta toki isolatuetan egotea.

Amorrua, enpatia, inpotentzia edo tristura sentitu dugu bisitan zehar. Dudarik gabe gure egunerokotasunean ditugun injustiziekin lotzen ditugu, errefuxiatuak eguneroko ikusten ditugu telebistan, eta  haienganako enpatia sentitzen dugun arren inork ez du haiengatik ezer egiten. Bestalde, gaurko datan, 2019ko urtarrilaren 31an, dagoeneko emakumeen hamaika hilketa eman dira.

Tabakaleran ikusitakoa eta gero, begiak ireki ditugula konturatu gara, errealitatea guztiz ikusi dugula uste dugu, edo gutxienez, zein den konturatu gara. Eskerrak eman nahi dizkiogu Anari, tokatu zitzaigun hezitzaileari. Berari esker, artelanen benetazko esanahia zein den jakin dugu. Gure hausnarketak errespetatzeaz gain, artelanen inguruan duen jakintza elkarbanatu du gurekin gure hausnarketak edo interpretazioak aberastuz.

Interpretazio ahalmena zein desberdina den pertsona batengatik bestera ikasi dugu. Horretaz gain, ariketa txiki bat egin genuen eta hor konturatu ginen denak noizbait arrotzak sentitu garela egoera berdinetan; beraz, gure artean oso derberdinak garen arren, deserosoak diren egoera desberdinen aurrean denok garela berdinak.

Comentarios

Entradas populares