Memoria Plaza
Memoria plazan jorratu genuen gaia oso ezaguna genuen, baina egia da sakonki ez genuela ezagutzen. Gutako batzuk, honekin lotuta, gertuko egoerak bizi izan dituzte eta beraz, ez zaie arrotza suertatu, hala ere, gai gogorra eta mingarria dela pentsatzen dugu. Beste batzuen erlazioa gai honi buruz, beste batzuen testigantzak eta filmak izan dira, esate baterako, Lasa eta Zabala. Garai gorrak izan zirela pentsatzen dugu, horrez gain, gizartean, hau, ‘‘tabu’’ bat izan dela eta izaten jarraitzen duela sentitzen dugu.
Gure ustez, gai hau aniztasunarekin lotura estua du, bakoitzak bere pentsatzeko modua duelako eta bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak direlako, gainera, talde minoritario bat dela ikusi dugu.
Atentzioa gehien deitu zigun alderdia eta oso baikorra iruditu zaiguna, protagonistek barkamenaren, amorruaren eta gorrotoaren aurrean izan zuten jarrera izan zen. Hauek, nahiz eta horrelako egoera hain gogorrak eta mingarriak bizi izan arren, beraien bihotzetan ez zutela ez gorrotorik ez eta amorrurik ere. Aitortu zuten ahaztu ez dutela inoiz ahaztuko, baina beste guztia alde batera utzi behar izan zutela, mina besterik ez zietela sortzen eta.
Arestian aipatu dugun bezala, gure lagunekin edota gure familiekin gaiari buruz hitz egin izan dugu, baina ez sakonki. Gai hau, gure ustez, ‘‘tabu’’ bat izan denez, eta oraindik hala denez, honi buruz hitz egiteko beldurra dagoela ikusten dugu. Iruditzen zaigu gai hau isilduta egon dela, dagoela eta seguruena, egongo dela, baina aitortu beharra daukagu, guri honi buruz informazio gehiago jasotzea eta gure historia ezagutzea gustatuko litzaigukeela. Gehitu nahiko genuke, ikusten dugunaren arabera, pasatakoarengatik, oraindik, ondorioak daudela gizartean eta baita pertsona bakoitzaren pentsamenduan, hau da, aurreiritziak, begirada desafiatzaileak, errefuxa eta abar.
Comentarios
Publicar un comentario