UNRWA Jardunaldiak

Egin ditugun jardunaldietan eta izanda hitzaldietan artea gizartea eraldatzeko tresna izan daitekela erakutsi digute. Gizartea eraldatzeko hezkuntza behar da, pertsona eta herritar kritikoak sortuko dituenak, juztizia eza ikusteko gai direnak, aldaketa kolektibo eta indibidualak eginez. 

Hezkuntza eredu honetan jarrera eta balioak landu behar dira, gizarte solidario, kritiko eta aktiboa izateko. Izaten eta pertsonekin bizitzen zein ingurunearekin bizitzen ikasi behar da. 

Prozesu hoentan hainbat eragile hartzen dute parte:
  • Entitate publikoak.
  • Hezkuntza.
  • Unibertsitateak.
  • Komunikabideak.
Artearen bitartez jendea errealitate hontara hurbildu nahi da. Praktika eraldatzaileak egin behar dira, egitura sozialak eraldatuko dituenak. Artearen bitartez abentura eskaintzen da eta lan mekanikoa eta instrumentala alde batera uzten da. Eskolan ere lanketa bat egin behar da gizartearen eraldaketa lortzeko. Hori lortzeko gai hauek lantzea ezinbestekoa da:
  • Giza eskubideak.
  • Iraunkortasuna.
  • Genero berdintasuna.
  • Bizikidetza.
  • Kulturartekotasuna. 
Hainbat hitzaldietan egoteaz gain, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan dugu. Nik komikien tailerrean parte hartu du jardunaldien bigarren egunean. Tailer honetan denok elkarrekin sortzeko aukera izan dugu. Hainbat pertsonen irudiak egin ditugu eta denonen proposamenak kontuan hartuta bakoitza komiki bat sortu du. Komikiak hitz egiteko eta komunikatzeko tresna bat direla ikasi dugu, komikietan azaltzen diren marrazki eta hitzek hainbat istorio kontatu ditzazkete. 

Comentarios

Entradas populares